'Ke bonba' lehertu dute Iker Laurobak eta Lide Hernandok
Funk eta disco doinuak ditu Iker Lauroba musikariaren Ke bonba single berriak. Lide Hernando (Liher, Bele) abeslariak kolaboratu du, eta bideoklip dibertigarri batekin aurkeztu dute.
Bi donostiarrak aspertuta eta dantzan ageri dira. “Umorea ardatz hartuta, dantzara gonbidatzen zaitu, baina era berean lo egitera bideratzen zaituen letra du”, dio Zart kolektiboak. “Kontraesankorra bezain originala da, eta bertan benetan gustura aurkitzen den Iker Lauroba bat aurkituko dugu, estilo berri honetan ere”, gaineratu dute.
Lau Mundu proiektu berria osatuko duten lau abestien artetik lehena da estreinaturikoa. “Lan honen helburua, hain zuzen ere, lau abesti berri argitaratzea da. Urtaro bakoitzean bat izango da, bere aurreko lanaren ildoari jarraituz, eta horietako bakoitzak artista desberdin bat izango du lagun, eta estudio desberdin batean grabatuko da”.
Oraingoan, Josu Ervitiren (Erviti Studio) eskutik heldu da ekoizpena eta bideoklipa, aldiz, Igora Fimsek egin du, Iñaki Gereñu, Nerea Garmendia eta Iñigo Etxarrirekin batera