Argazki Bat Behelainoan taldeak 'Su grekoa' abestia aurreratu du

Egiako Arkaitz Artola Arnaiz musikariaren bakarkako proiektua da Argazki Bat Behelainoan. Urriaren 5ean Segurtasun eza bigarren diskoa kaleratuko du Bonberenea Ekintzak zigiluaren bidez. Aurrerapen gisa, Su grekoa abestia estreinatu du, eta jarraian entzun dezakezue.
Tolosako Bonberenea estudioetan grabatu zuen lana apirila eta maiatza bitartean. Karlos Osinaga arduratu da grabazioaz eta nahasketaz. Aldiz, Jonan Ordorikak egin du masterizazioa. Artolak berak diseinatu du azala.
Otsailean, 2008-2011ko uzta izeneko bilduma digitala plazaratu zuen.