Mikel Laboa omendu dute Antigua-Luberriko ikasleek

Antiguako Mikel Laboa plazan erakusketa berezi bat jarri dute. Antigua-Luberri ikastetxeko DBHko 2. mailako ikasleek Laboaren omenez egindako komiki tira ikus daiteke.
Euskara eta plastika ikasgaietan artista donostiarra eta haren testuingurua ezagutu ondoren, aipaturiko komiki tira landu zuten. Kultura Eskola programaren barruan, Joseba Larratxe ilustratzailearen bisita izan zuten ikastetxean. Ni ez naiz Mikel Laboa liburuaren inguruko nondik-norakoak azaldu zizkien Larratxek. Bereak dira liburuko ilustrazioak.
Hona hemen erakusketaren irudi bilduma:





