Ane Etxezarretak beste bi denboraldirako berritu du Realarekin
Realaren emakumezkoen taldeak oinarria eta bizkar hezurra sendotu nahi ditu. Horregatik, Beasaingo Ane Etxezarreta atzelaria beste bi denboralditarako lotu du talde txuri-urdinak. Hau da, 2024-2025 sasoiaren bukaerara bitarte berritu du kontratua.
Hamar urteko ibilbidea beteko du Etxezarretak, aurtengoa zortzigarrena izan delako. “Urte hauetan guztietan klubaren aldeko konpromiso handia erakutsi du, eta emandako pauso honekin, talde txuri-urdinaren balioak ezin hobeto ordezkatzen jarraituko du”, adierazi du Realak.
Denboraldi honetan, Anek zortzigarrena bete du eta beste bi urtez berritzean, hamargarren urtea beteko du talde donostiarrean. Urte guzti hauetan klubaren aldeko konpromiso handia erakutsi du, eta emandako pauso honekin, talde txuri-urdinaren balioak ezin hobeto ordezkatzen jarraituko du.
Etxezarreta etxean jarraitzeko eta esperientzia pilatzen jarraitzeko ilusioarekin dago.