Luisitak bota du jaietako suziria
Herrerako San Luis jaiei hasiera emateko ohiko txupinazoa egin dute auzoko plazan. Tira, ez da horren ohikoa izan.
Berde eta hori koloreko zapia janzteko unea iritsi zen atzo arratsaldean, Herrerako San Luis jaietan. 19:00ak pasatxo zirenean, ohiko desfilea egin zuten auzotarrek auzoko festak ofizialki inauguratzeko. Izan ere, badaramatzate hainbat egun jai giroan murgilduta. Luisito eta Luisita izan ohi dira suziria bota eta jaiei hasiera ematen dietenak. Aurten, ordea, Luisitak bakarrik bete du urteroko lana. Bideoan azaltzen du Luisito non dabilen.
Asteburu luzea dute aurretik, gaur gaueko kontzertu esanguratsuekin, eta datozen bestelako jarduera parte hartzaileekin. Hemen duzue jaietako egitaraua.