Arrate Imaz eta Telmo Balenziaga izan dira trebeenak
Antiguako sanjoanetan Street Boulder txapelketa arrakastatsua egin dute Mikel Laboa plazan.
38 ausartek parte hartu zuten atzo Antiguako Street Boulder txapelketa herrikoian. San Joan jaietako jarduera ikusgarrienetako bat bihurtu da, eta atzokoan ere herritar asko hurbildu ziren ikustera.
Arratsaldetik iluntzera bitarte, hainbat ariketa egin behar izan zituzten parte hartzaileek. Hormetan, haur parkean, zuhaitz batetik besterako bidean, … Arrate Imaz eta Telmo Balenziaga izan ziren irabazleak, ariketetan ondoen moldatu zirenak.
Argazki bilduma, Joseba Parron San Sebastianen eskutik: