Egiako Keinu Hezkuntza eguna bigarren aldiz ospatu dute
Auzo inklusibo baten aldeko lanean ari dira Egian, eta atzo arratsaldean Egiako bigarren Keinu Hizkuntza eguna egin zuten Plaza Haundin. Iazkoak izandako harrera onaren ostean, Egia Zeinuka taldeak esperientzia errepikatu du.
Hiru jarduera egin zituzten. Lehenik, Magicsing taldearekin jolasak egin zituzten plazan haur eta heldu gor zein entzuleek. Ondoren, Aitor Bedialauneta Euskal Gorrak elkarteko presidenteak hitzaldia eskaini zuen Elkarte mugimendua, auzoa saretzea eta elkar ezagutzea hesiak eraisteko izenburupean. Eta, azkenik, ohitura bihurtzen ari diren keinu-potea egin zuten.
Hona hemen, Keinu Hizkuntza eguneko zenbait argazki, Egia Zeinuka taldearen eskutik: