Turistifikazioaren aurka eta etxebizitzaren alde atera dira kalera
Saretxe Groseko Etxebizitza Sindikatuak manifestazioa egin du gaur arratsaldean. Turistifikazioaren aurka, etxebizitzaren alde. Auzodefentsa! lelopean, auzoko kaleak hartu dituzte. Katalunia plazatik abiatu, eta Gros zeharkatu ostean, Okendo Kultur Etxe aurrean bukatu dute martxa.
Maiatza bukaeran, turistifikazioari eta etxebizitzaren arazoari aurre egiteko hainbat neurri proposatu zituzten, eta, gaur, horien aldeko mobilizazioa egin dute. Monica Zapirainek hartu du hitza Saretxeren izenean: “Gure ustez neurri hauek gutxienekoak dira, aplikatzen badira ere lanean jarraitu beharko dugu etxebizitzaren erabateko merkantilizazioa ezabatu eta auzoko espazio guztien gaineko kontrola berreskuratu arte. Guri dakigu egiturak indartu eta gaitasunak garatzea”.
Groseko Etxebizitza Sindikatuaren helburuak bi direla gaineratu du: “Batetik, arazo zehatza izan dezakeen bizilagunari tresnak zein babesak eskaintzea. Bestetik, aurrekoa oinarri hartuta, auzokideek antolaketarako espazioak eraikitzea”.