Donostia Arraun Lagunakek 2023ko denboraldiko taldeak aurkeztu ditu
Emakumezkoen traineruak uztaileko lehen asteburuan estreinatuko du Euskotren Liga, Coruñan (Galizia, Espainia).
Pasa den igandean, Donostia Arraun Lagunakek 2023ko denboraldiaren aurkezpen ofiziala egin zuen, Martuteneko Lugañenea egoitzan. Aulki mugikorreko eta finkoko arraunlariekin familia argazkia egin zuten.
Emakumezkoen traineruak uztaileko lehen asteburuan estreinatuko du Euskotren Liga, Coruñan (Galizia, Espainia). Uztailaren 1ean eta 2an jokatuko dira aurreneko bi estropadak. Juan Mari Etxabe entrenatzaileak gidaturiko taldeak, hainbat aldaketa izan ditu. Utzi dutenak dira Naiara Martin, Maialen Muguruza, Ane Pescador Cristina Simoes eta Miren Idarreta. Garazi Eskerro, berriz, Donostiarrara joan da. Aldiz, bat egin duten arraunlari berriak dira Irati Elejalde (harrobikoa), Maider Bereau, Joana Halsouet, Garazi Lasarte eta Nahikari Azkue.