Donostiako Klasikoaren ibilbidea aldatu eta gogortu dute
Igeldotik bi aldiz pasatuko dira txirrindulariak; Mendizorrotz eta Murgil mendateak gainditu beharko dituzte.
Uztailaren 29an jokatuko da Donostiako Klasikoa, eta antolakuntzak ibilbidea aldatzea eta gogortzea erabaki du. 230,3 kilometro eta zazpi mendate puntuagarri izango ditu. Azken kilometroetako ibilbidea da aldatu dutena. Izan ere, Igeldotik bi aldiz pasatuko dira txirrindulariak; Mendizorrotz eta Murgil mendateak gainditu beharko dituzte.
Gainerakoan, ohiko ibilbidea izango du klasikoak. Orotara, mendate hauek izango ditu: Meaga (hirugarren kategoria), Iturburu (bigarren kategoria), Alkiza (hirugarren kategoria), Jaizkibel (bigarren kategoria), Erlaitz (lehen kategoria), Mendizorrotz (bigarren kategoria) eta Murgil (bigarren kategoria). Tarteko esprintak, berriz, bi izango dira: helmugatik lehen aldiz igarotzean, Donostiako Bulebarrean eta Usurbilen.
Jarraian, aurtengo Donostiako Klasikoaren ibilbidea: