Emakumeen Etxean sexu langileei buruzko hitzaldi bat egin izana salatu dute abolizionistek
Gipuzkoa Feministak elkarte abolizionistak Donostiako Emakumeen Etxea salatu du joan den ekainaren 2an antolatutako Ez biktimak ez kriminalak: sexu-langileak hitzaldiagatik. Hitzaldi horrek “sexu-esplotazioa edozein lan bezala normalizatzea” duela helburu uste dute elkarteko kideek.
Ohar batean, honakoa adierazi dute Gipuzkoa Feministakeko kideek: “Ezin da ulertu emakumeentzako leku segurua izan nahi duen proiektu batek, putazaleen eta proxeneten intereseko diskurtsoak sustatzeko espazioak eskaintzea, Emakumeen Etxera joaten diren emakumeen segurtasuna eta osotasuna kontuan hartu gabe, horietako asko oso egoera ahulean baitaude eta mota guztietako indarkeria matxistako bizipenak baitituzte bizkarrean”.
“Eztabaidarik ez”
Abolizionistek argi dute: “Ez dago eztabaidarako tokirik”. Haien ustez, prostituzioa arautzea “esklabotza legitimatzea da, eta horrek emakumeen eskubideen urraketa larria dakar”.
Kontrara, bai hitzaldia, eta baita bestela ere, Putxs en lucha kolektiboak sexu-langileentzako eskubideak eskatzen ditu, hain justu emakumeen kontrako biolentziari aurre egiteko bideetako bat delako. Prostituzioa erabat debekatuta dagoen herrietan, biolentzia are handiagoa delako.
Joan den ekainean, hain zuzen, Puta Zikinak liburua aurkeztu zuen Katakrak argitaletxeak Egiako Teila Fabrikan, eta Putxs en lucha kolektiboak hartu zuen parte eztabaidan. Hemen irakur dezakezu kronika osorik.