Gau giro aparta sortu da auzoetako San Joan suen inguruan
Plaza Berrian ez ezik, auzo guztietan gozatu ahal izan dute San Joan bezperako gauaz Donostian. Orotara, 22 su piztu dituzte han eta hemen, uda eta iristear dauden jaien zerrenda inauguratzeko. Ekainaren 23an ohikoa denez, dantzak, konjuruak, herri afariak eta beste egin dituzte suaren inguruan, eta, askok, oroitzapen edo bizipen txarrak paper batean idatzi eta erretzeko aprobetxatu dute, suari zorte ona eta indarra eskatuz.
IRUTXULOKO HITZAn Donostian piztutako hainbat San Joan sutako irudiak bildu ditugu, eta jarraian ikus ditzakezue: