Udaleko agintariek esku dantza tradizionala egin dute Plaza Berrian
San Joan bezperarekin batera, ohiko zita izan dute udal agintariek Donostiako Plaza Berrian. Eguraldi zoragarria lagun, Eneko Goia alkateak eta alderdi desberdinetako agintariek ongietorria eman nahi izan zioten udari, San Joan suaren inguruan.
Sanjoanetako zortzikoarekin eman zioten hasiera ekitaldiari, eta udal agintariek esku dantza egin zuten ondoren, txistularien doinuek lagunduta. Jarraian, lizarrari su eman zioten, bertaratu ziren herritarrak pozez eta ilusioz begira zeudelarik.