Aimar Alarciak Gipuzkoako Itzuliko bigarren etapa irabazi du
 Aimar Alarcia donostiarra besoak altxatuta Andoaingo helmugan. (Argazkia: Martin Early)
                    Aimar Alarcia donostiarra besoak altxatuta Andoaingo helmugan. (Argazkia: Martin Early)                Denboraldi bikaina egiten ari da Aimar Alarcia Donostialdea Bizikletan taldeko txirrindulari donostiarra. Gipuzkoako errepideko txapelketa irabazi ostean, Gipuzkoako Itzuliko bigarren etapa irabazi zuen atzo, Andoainen. Horrekin batera, tarteko helmugen sailkapeneko behin-behineko liderra da Alarcia. Izan ere, gaurko bukatuko da Gipuzkoako Itzulia, Seguran, hirugarren etaparekin.
 
								 
								
							 
					 
		        	


 
                    