Convent Garden handitzeko eskaerarik ez dagoela nabarmendu du udalak
Ancoraren salaketa gezurtatu, eta onarturiko xehetasun azterketa Erdialdeko eraikinaren "eremu batzuk erregularizatzeko" dela gaineratu dute.
Erdialdeko Convent Garden eraikinaren harira, Ancora elkarteak egindako salaketa gezurtatu du Donostiako Udalak. Ancoraren arabera, Convent Gardenen hotel eskaintza handitu nahi dute jabeek. Udalak onarturiko xehetasun azterketak hala jasotzen duela dio elkarteak. Aldiz, udaleko iturriek hedabide honi adierazi diotenez, onarturiko dokumentuak eraikinaren “eremu batzuk erregularizatzeko” balio du.
“Xehetasun azterketaren helburua da eraikinaren barruko eta kanpoko patioaren bolumenak ordenatzea da, Convent Gardeneko egungo terrazan dauden elementuak legeztatu ahal izateko”, nabarmendu du udalak.
2010ko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra da aurreikusten duela eraikinari lau jasodura eranstea eta sestra azpiko hiru solairuko aparkaleku bat eraikitzea. Ordea, lan horiek aurrera eramateko lizentzia eskaerarik ez dagoela dio udalak. “Gainera, onartu berri den HAPOren aldaketak galarazi egiten du eremu horretan hotel erabilerako eraikin bat handitzea. Beraz, ez litzateke inola ere emango eraikina handitzeko lizentzia”, azaldu dute.