Bandera gorriez

Ez dakienarentzat: norbait gustatzen ez zaizunean red flag-a jartzen zaio gaur egun. Hau da, bandera gorria. Hau da, urrundu hortik. Sambenitoa jarri diotena, nekez libratuko da, bada tatuaje horrez.
Ez delako erraza denon gustura ondo erortzea, eta batentzako ona dena, kalte delako bestearentzat. Nahikoa lan dugu batzuetan geure buruekin, eta hor gabiltza, zeharo sendatu gabe gure zauriekin besteak molestatzen, eta zauri berriak sortzen.
Ezin denon onerako aritu, hori egia da. Baina saiatu gaitezke apur bat gehiago. Udako asmo onen artean Epikuro pixka bat garatu dezakegu. Egin ezazu ahalik eta kalte gutxien eta ahalik eta onik gehien zure inguruan, eta, ez dakit: animo neska-mutilak!