Euskara behera(penetan)
Ekaina erdialdean ohikoa den moduan, abiatu dituzte beherapenak kate handiek, eta, horrekin batera, marketin kanpainekin apaindu erakusleihoak. Esloganekin bertakoei zein kanpokoei sartzeko gonbita egiten diete, amua irentsi dezaten. Erdaldunek ez dute arazorik izango, eta erraz aurkituko dute ganga. Turistek ere bargain bat topatzeko ez dute zailtasun handirik izango. Euskalduna bazara, ordea, zortea lagun izan beharko duzu maukaren bat edo beste lortzeko. Euskara ere beherapenetan dagoela dirudi, hau da hau pagotxa euskaldunarena!