Victor Lafayk etapa, Adam Yatesek maillot horia
31 urte luzeren ostean, Frantziako Tourra Donostiara itzuli da bigarren etapa lehiatu eta bizi batekin.
Jaques Marinelli, Miguel Indurain eta Alex Zuelleren ondoren, gaur arratsaldean iritsi da Donostiara laugarren maillot horia. Atzo Bilboko lehen etapan jantzi zuenak ez du erantzi. Aipaturiko zerrendako laugarrena Adam Yates (UAE) ingelesa da. Atzokoan anaia bikiarekin batera ihes egin ostean irabazi zuen Bizkaiko hiriburuan.
Gaur, berriz, Victor Lafay (Cofidis) frantziarrak irabazi du Donostian bukatu den Frantziako Tourreko bigarren etapa. Azken kilometroan erasoa jo, eta tropel murriztuari aurrea hartuta altxatu ditu besoak Zurriolako hiribideko helmugan.
Duela 31 urte beste frantziar batek irabazi zuen Donostian, Dominique Arnouldek (Cofidis), honek ere beste gizon azkarrei aurrea hartuta. Historia, beraz, errepikatu egin da beste protagonista batzuekin.
🚩If this is the only tweet you see on your timeline today, at least it's the best one around
— Tour de France™ (@LeTour) July 2, 2023
🚩Si ce tweet est le seul que vous pouvez voir aujourd'hui, sachez que c'est le meilleur de tous #TDF2023 pic.twitter.com/4f4rANWXzb
Bihar ere Donostiatik igaroko da Frantziako Tourra. Amorebietan hasi eta Baionan bukatuko da hirugarren etapa, eta, tartean, hiritik pasatuko da.