Tourra bigarrenez igaro da Donostiatik
Frantziako Tourreko hirugarren etapan ere hiriko kaleak zeharkatu dituzte txirrindulariek.
Atzo, Donostian bukatu zen Tourreko bigarren etapa, eta, gaur, berriz ere bueltatu da hirira. Hirugarren etapa Zornotzan (Bizkaia) abiatu da, eta kostaldetik bidea egin ostean, Donostiatik igaro da. Kale batzuk zeharkatu ostean atera da hiritik. Txirrindulariek Nafarroako Hiribidea kontrako noranzkoan hartu duten momentua harrapatu du Joseba Parron San Sebastian argazkilariak.
Gaurko helmuga, berriz, Baionan (Lapurdi) izan dute ziklistek. Jasper Philipsen (Alpecin) belgikarra izan da azkarrena esprintean, Phil Bauhaus (Bahrein) eta Caleb Ewan (Lotto) mendean hartuta.
Honenbestez, bukatu da Grand Depart Pays Basque 2023 delakoa. Berriz errepikatzeko beste hiru hamarkada luze pasatuko al dira?