Donostian emisio gutxiko eremua ezartzeko kontratazioa adjudikatu du udalak
Donostiako Udalak emisio gutxiko eremua (EGE) ezartzeko beharrezkoa den sistema integrala hornitu, ezarri, abiarazi, operatu eta mantentzeko kontratazio espedientea onartu du. IP21 enpresari adjudikatu dizkiote lanak 102.540 euroren truke, BEZik gabe.
Emisioak gutxitzeko helburuarekin, udalak, oraingoz, ibilgailuak sartzeko kontrol automatikoko 31 puntu instalatzea aurreikusten du, baina kopurua aldatu egin daiteke etorkizuneko EGEaren perimetro zehatzaren arabera, oraindik zehazteke baitaude.
Eneko Goia alkateak esan azaldu zuenez, tramite honekin “udalak lehen urratsa eman du hiritarrentzat Donostia garbiago eta atseginago bat izaten eta Europako estandarrak ezartzen lagunduko duen sistema ezartzeko”. Europar Batasunean dauden 50.000 biztanletik gorako hirietan ezarri behar EGE delakoa.


