Donostiako Udalak gogor kritikatu du euskararen kontrako epaia: "Euskal hiztunen aurkako eraso onartezina da"
Jon Insausti zinegotzia, osoko bilkura batean.EAJ Espainiako Auzitegi Konstituzionalak hartutako epaiaren aurrean, Donostiako Udaleko euskara zinegotzi Jon Insaustik adierazi du erabakia “euskal hiztunen aurkako eraso onartezina dela, hizkuntza eskubideak urratu eta euskaldunen bermeak gutxiesten dituelako”.
Insaustik azaldu duenez, epaiak ez duela kontuan hartzen Euskal Herriko errealitate soziolinguistikoa eta hiztunek administrazioarekin egunero duten hartu emana. Ildo horretan, gogoratu du Donostiako Udalean “modu naturalean, eta guztien eskubideak errespetatuz, barne harreman asko euskara hutsean gertatzen direla, inongo arazorik sortu gabe”.
Euskara zinegotziak nabarmendu du Donostiako Udalak “euskaraz lan egiten jarraituko duela, betiere, herritarren hizkuntza eskubideak bermatuz, euskara hizkuntza ofiziala delako eta, beraz, bere horretan balio juridiko osoa duelako legeak aitortzen dion ofizialtasuna oinarri hartuta”.


