Uxue Fraile donostiarra izan da lehen emakumea Ehunmiliak lasterketan
(Argazkia: Joseba Parron) Uxue Fraile lasterkari donostiarra izan da lehen emakumea Ehunmiliak lasterketan. 168 kilometro eta 11.000 metroko goranzko desnibela duen lasterketa da Ehunmiliak, eta Frailek 29.19.43ko denbora egin zuen. Atzo, igandea, goizaldean iritsi zen Fraile Beasaingo helmugara.
Etzegaraten ia hiru orduko aldea zuen Frailek bigarren sailkatuarekiko, eta azkenean bi ordu eta erdi geroago iritsi da Joanna Pawelczak poloniarra (31:54:05). Hirugarren postuan Chaveli Peris sailkatu da da, Frailerekiko sei ordura (35:20:57).
Mutiletan, berriz, Jesus Bailo espainiarra izan da lehena, eta 24:24:50eko marka egin zuen helmugan. Atzetik izan ditu Igon Manzisidor debarra (24:44:56.) eta David Gomez arrasatearra (26:06:22).
Celebrando la llegada de Uxue Fraile a Beasain, podium, la primera de la ultra trail Ehun Milak 🥇
— Txano y Oscar (@TxanoyOscar) July 9, 2023
Zorionaaak!!! 🎉 Una crack 🤩
Sigo esperando a mí corredor 😉@EhunmilakG2 #ehunmilak23 pic.twitter.com/z9LxSAclxF
