65 urtetik gorakoek 2 euroren truke ikusi ahal izango dituzte filmak Garberan asteartetan

garbera zinema

65 urtetik gorako pertsonek 2 euroren truke sartu ahal izango dute Garberako zinema aretoetara asteartetan. Espainiako Gobernuko sustapen sailaren plan batek ahalbideratu du neurri hori, 65 urtetik gorako pertsona askok zinemara joateko ohitura galdu dutela iritzita.

EAEn 28 aretotan egongo da eskuragarri eskaintza, eta Gipuzkoan, hamaika aretotan. Donostian, soilik Garberan eskainiko dute aukera hori, gaurtik hasita.

HITZAkide HITZAkide