Hiriko bederatzi haur parke berritzeko lanak hasi dituzte
Pasa den ostiralean zeharo eraitsi zuten Egiako Kristinaeneako haur parkea, eta horrek ezustean harrapatu zituen herritarrak. Osorik berrituko dute datozen asteotan. Ez da berrituko duten hiriko parke bakarra. Puiokoa eta Zuhaiztikoa ere bere osotasunean aldatuko dituzte.
Bestalde, sei parkeren zoladura aldatuko dute: Zuberoa plazakoan, Lugaritz-Iza parkean, Harria parkeko haurren gunean, Aita Meagher plazakoan, Sagueskoan eta Txofre plazakoan.
Guztira, 237.000 euro bideratu ditu udalak parkeak berritzeko lanetara.