Zubietako espetxea urte bukaerarako eraikiko dutela iragarri du Denis Itxasok
2021eko iraila bukaeran hasi ziren Zubietako Norte III espetxea eraikitzen, eta lanak “erritmo onean” doazela adierazi du Denis Itxasok, Espainiako Gobernuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duen ordezkariak. Urtea bukatu aurretik kartzela eraikita egongo dela iragarri du. Ondoren, beste sei hilabete beharko dituzte espetxea hornitzeko eta Eusko Jaurlaritzaren esku uzteko. Atzerapenak atzerapen, kartzela 2024. urtean irekitzea aurreikusten dute.
Zubietako espetxeak Martutenekoa ordezkatuko du. 38 milioi euroko aurrekontua du, eta 36.000 metro koadro izango ditu. Eskusaitzetako 28 hektareako lursailean eraikitzen ari dira, erraustegitik gertu. 234 zelda izango ditu –emakumeentzako modulu bat izango du 25 zeldakoa–, eta 500 presorentzako edukiera. Era berean, gizarteratzeko zentro bat izango du, 52 gelakoa.
Las obras del centro penitenciario de Gipuzkoa en Zubieta avanzan a buen ritmo. Terminarán a finales de este 2023 y después nos llevará medio año aprox el equipamiento para su entrega al Gobierno Vasco.
— Denis Itxaso (@DenisItxaso) July 11, 2023
38M€ de presupuesto, y contará con 234 celdas y un centro de inserción… pic.twitter.com/tlfEgpv3pT