Correoseko hainbat bulego zabalduko dituzte asteburuan posta bidezko bozka emateko
Urdaneta kaleko Correosen bulegoa. (Argazkia: Joseba Parron) Donostiako Correosen hainbat bulego zabalduko dituzte larunbatean ezohiko moduan, herritarrek posta bidezko bozka eman ahal izateko. 09:00etatik 14:00etara zabalduko dituzte Urdaneta kaleko Correosen bulegoa, Antiguakoa, Amarakoa, Grosekoa eta Altzakoa. Gainera, Urdaneta kaleko bulegoa igandean ere irekita izango dute, 09:00etatik 14:00etara.
Bestalde, astelehenetik ostiralera ordutegia luzatuko dute bulegoetan, 22:00ak arte.
Gaur, uztailak 13, amaituko da posta bidezko botoa eskatzeko epea, eta bozka uztailaren 20ra arte eman ahal izango da.

