Arkimedes
(Argazkia: Joseba Parron San Sebastian) Denoi tokatu zaigu noizbait ordezko izatea, titularrak oporretara joateko edo atseden hartu ahal izateko beharrezkoa baita hura ordezkatuko duen norbait egotea, eguneroko martxak aurrera jarrai dezan.
Urte hasieran oporrak zehaztuta edukitzea pribilegio bihurtu da —zer esanik ez, oporrak edukitzea—. Egoera horretan, bi aukera daude: sentipen horren gatibu izatea edo zeregina ahalik eta ondoen betetzen saiatzea; gu joandakoan estaltzera etorri garen moduko hutsunea gera dadin. Ez hutsune bera, ez hobea, ez okerragoa: geurea.
Ordezko izatea eta ordeztea ez dira gauza bera, Arkimedesen printzipioa ez baita beti betetzen.
Kaixo, irakurle.

