Zaporeak elkartea izango da aurtengo Matti

Urteroko legez, aurten ere Donostiako Piratek badute nor omendua. Mattiren pertsonaia erabiliz, Zaporeak elkartea omenduko dute aurten.
Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen dien irabazi asmo gabeko elkartea da Intxaurrondon sortu zen Zaporeak. Egun, Grezian dauden errefuxiatu esparruetan janaria prestatzen dute, harrapatuta dauden pertsona zaurgarrienen bizi baldintzak hobetzeko helburuarekin. Donostiako Piratek “begirunea eta aitortza” egin nahi diete keinu honen bidez.
Bide bidez eskertu dute Zaporeakeko kideek Matti izendapena. Hona hemen:
Urtero, Mattik aldarri bat darama besapean, Piraten baloreekin bat datorren lana egiten duen mugimendu, elkarte edo talde batek ordezkatuta. Martuteneko auzo elkartea, etxe kaleratzeen aurkako kolektiboa, abortuaren eskubidearen aldeko mugimendua, Irutxuloko Hitza, errefuxiatuak, Altsasuko Gurasoak, merkatari txikiak, Naizen elkartea edota Euskal Herriko Bilgune Feminista dira, besteak beste, urteotan jaiak Donostiako Piratek ospatzen aritu diren eragileak.