Dantzaren alde

Vaya Semanita-koek zabaldu zuten hemen ez dela larrurik jotzen, eta nik zer dakit zer. Han eta hemen entzun dezakegu euskaldunak aspergarriak garela, dantza egiten ez dakigula, eta badakit zer.
Ez da horrela izan beti. XX.mendetik atzera jota, euskaldunek, eta ojo, donostiarrek, festazale, alai eta irrizale fama zuten Europa zabalean barrena. Eta badakizue noiz hasi zen dena tronpatzen? Horixe bada, 1936tik aurrera, bozkarik ez, eta erabakiak por dios, por la patria y por el rey hartzen zituzten horiekin: sokamuturra debekatuz, inauteriak debekatuz eta San Sebastian egun aspergarri bat inposatuz.
Lapurtu nahi badute ere, irria oinetan daramagu kaiko arrantzaleek, Bidebietako zamaketariek, Amarako pizza banatzaileek, eta udan lan egin behar dugun gainontzeko donostiar guztiok. Festa herriarena delako. Dantzaren alde eta faxismoaren kontra, igande honetan, eta urte osoan.