Hiriko trafiko mozketen protokoloa sortu du udalak
Udalak jakitera eman duenez, joan-etorri handiko guneetan ibilgailu kopuruari aurre egiteko protokoloa sortu du. Horrela, hiriko hainbat puntutan aldizkako mozketak aktibatu ahal izango ditu Mugikortasun Sailak. Protokoloa aktibatu ahal izateko irizpideak hiru iturritatik jasoko dira: hirian zehar dauden kamerak, Erdialdeko aparkalekuen betetze maila eta operatiboaren koordinatzaileak kalean bertan jasotzen duena.
Uneko egoerak protokoloa aktibatzea ahalbidetzen badu, trafiko fluxua hiriko beste toki batzuetara desbideratuko litzateke, Illunbeko aparkalekura, batez ere. Udalak honako gune hauek aurreikusi ditu, nahiz eta moldagarriak izan daitezkeen: Ategorrieta hiribidea, Jai Alai kalea, Iztueta kalea, Frantzia pasealekua, Federico Garcia Lorca pasealekua, Jose Antonio Agirreren zubia, Pablo Gorosabel kalea, Bizkaia pasealekua, Pio XII.a plaza, Aldapeta galtzada, San Roke kalea, Pio Baroja pasealekua, Antiguako tunela eta Zumalakarregi hiribidea.
Dena den, gune horietara sartu behar duten ibilguak sartu ahal izango direla ziurtatu du udalak.