Urtea amaitu aurretik hasiko dituzte Lugaritz eta Easo arteko lanak
Euskal Trenbide Sareak (ETS) adierazi du urtea amaitu baino lehen hasiko dituela Lugaritz eta Easo arteko saihesbideko trenbidearen gainegitura eta Morlansko lotura egiteko lanak. Lan horiek Comsa eta Construcciones Amenabar enpresei esleitu dizkiete, 15.350.000 euroren truke, eta hogei hilabeteren buruan bukatu beharko dituzte.
Bestalde, ETSk lizitaziora atera du Morlansko errekastoa berritzeko obra, 8,6 milioi euroren truke.