PSE-EE izan da lehen indarra Donostian, Espainiako Kongresurako hauteskunde orokorretan

Hauteskundeak

%70,03ko parte hartzearekin, PSE-EEk lortu ditu boto gehien Donostian Espainiako Kongresurako. 2019ko hauteskundeetan EAJk lortu zituen boto gehien Donostian. Gaur, 25.535 boto eskuratu ditu PSE-EEk (20.237 izan ziren 2019an), bigarren indarra EH Bildu izan da 22.215 botorekin (17.515 2019an) eta EAJ izan da hirugarren, 21.755 botorekin (30.828 2019an).

Laugarren alderdia PP izan da 15.646 boto eskuratu ostean, eta atzetik izan ditu Sumar (12.311 boto) eta Vox (2.797 boto).