PSE-EE da «Donostia aurrerakoiaren liderra», Marisol Garmendiaren ustez
Marisol Garmendia Donostiako Sozialisten bozeramailea pozik agertu da PSE-EE lehen indarra izan delako Donostian, ekainaren 23ko hauteskunde orokorren ostean.
“Donostiak gehiengoz babestu du Pedro Sanchezen proiektu sozialista, eta berriro ere, hauteskundeetan babes handiena duen aukera bihurtu da. Donostiarrek hiriaren izaera aurrerakoia, plurala eta irekia berretsi dute”, adierazi du. Garmendiak uste du Donostiako herritarrek “konpromisoa” agertu dutela “Pedro Sanchez presidente zela lortu diren eskubide eta askatasun sozial eta politikoak defendatzeko eta aurrera egiteko”. Donostiarrek proiektu sozialistari emandako babesa eskertu du Garmendiak.
PSE-EEren botoen gorakada esanguratsua da azken hauteskundeetatik hona. Atzoko 25.535 botoek bost mila boto baino gehiagoko aurrerapena suposatzen dute 2019ko hauteskunde orokorrekin alderatuta, eta 9.000 boto baino gehiago azken udal hauteskundeekin alderatuta, hiriaren “izaera aurrerakoia” indartuz, sozialisten ustetan.