191.000 lagun izan dira Jazzaldian, «historiako marka guztiak hautsiz»
58. Jazzaldia amaituta, balorazioa egin dute gaur Eneko Goia alkateak eta Miguel Martin jaialdiko zuzendariak. Eman dituzten datuen arabera, 191.000 lagun izan dituzte bost egunetan, 16 agertokitan egindako 90 kontzertutan. Iaz, inoizko jendetsuena izan zela nabarmendu zuten, eta 150.000 ikusle kalkulatu zituzten.
Ordainpeko kontzertuetan, 18.882 sarrera saldu dira, munduko 40 herrialde ezberdinetatik erosiak eta doako kontzertuetan, 172.000 pertsona bildu direla kalkulatu dute antolatzaileek.
Village Peoplek 40.000 pertsona dantzan jarri zituen hondartzan, ondoren. 23an, berriz, Tiken Jah Fakolyren txanda iritsi zen, bere reggae aldarrikatzailearekin eta bandarekin giro ikusgarria sortuz bertara joan ziren 16.000 jarraitzaileen artean. Uztailaren 24an, euri zaparradari aurre eginez Ezra Collectivek eskaini zuen lehen kontzertua, bertaratutako 5.000 lagunak dantzan jarriz, euri zaparrada izan arren. Azken kontzertua Zetak euskaldunena izan zen, 8.000 jarraitzaileren aurrean eskainiz kontzertua.
Jaialdian izandako “kalitate musikal bikaina” nabarmendu dute, tartean honako izenak aipatuz: Julian Lage, Norah Jones, Joss Stone, Ben Harper, Ezra Collective eta Yosuke Yamashita.
IRUTXULOKO HITZA-k egindako kronikak irakur ditzakezu hemen: Yosuke Yamashita eta Norah Jones, Ben Haper eta Kenny Barron, Village People eta Fred Wesley.