Donostia eta euria
-Hortxe, Xalba, ikasturteko azken argazkia Klik-klakerako.
-Onena Joseba, mila esker! Oroitzen iaz, hondartzak mukuru, eta gaurkoan, euria eta euria.
-Klima aldaketa, kamarada!
-Bai, hori da aldatzen den bakarra, itxura denez.
-Zuk uste duzu, hemendik aurrera, udan euri jasa hauek egiten baditu, turista gutxiago etorriko direla?
-Oxala, baina ikusitakoak ikusita, asmatuko dute desestazionalizatzeko modua. Turistak urte osoan, eta prezioak garesti.
-Tira, gutxienez, euriteei esker zezenketak amaituko direla uste duzu?
-Herri galdeketa baten bidez baino lehenago, horren ondorioz.
-Bai, demokrazia hemen lau urtean behin, gainontzekoan, irabazlearen diktadura, ez da hala?
-Hala da lagun, hala da…
-Ai, Donostia eta euria, Sei Segak abestuko lukeen gisan.
-Taberna batera sartzea falta zaigu, bada, «deskalabru bila».
-Udara on beraz, Xalba!
-Baita zuk ere Parron! Ikusiko dugu elkar bai, abuztuan zehar.