Kontzertuak, ikastaroak, hitzaldiak... Dantz jaialdiak musika elektronikoz beteko du hiria
Dantz Festival 2023 jaialdiaren egitarau osoa aurkezten du Dantzek, eta aste osoa hartuko duen kultur astea proposatu du: abuztuaren 21etik 26ra izango da. Aurten, aste osoan zehar zabalduko da jaialdia, Dantz Festival 2023 Aste Kulturala izeneko egitasmoarekin, Donostia astebetez musika elektronikoaren hiriburu bihurtzeko asmoarekin.
Kontzertuei dagokionean, jada kartelburuak aurkeztuta bazeuden ere, ekoizle eta DJ gehiago aurkeztu dituzte. Hauek izango dira jaialdian ikusteko aukera izango ditugun taldeak: Jeff Mills, John Talabot, Blawan, DVS1, Dr. Rubinstein, Lena Willikens, Rene Wise, Dj Python, Baiuca (Dj set), Interstellar Funk, Error Etica, Pina, Another Machines, Izar5, A4, Vema Diodes, Yngryd, Bihotza, Ope Loeb, Ines, Sally Rous, Bassywax, Zuri, & more.
Hitzaldi eta eztabaidak
Aurtengoan, eztabaida eta hitzaldiak proposatu dituzte aste osoan zehar. Abuztuaren 21ean, Sound Minds-Musika elektronikoaren iruditeria soziala irekitzen topaketa antolatu dute, EHUko Psikologia Sailarekin lankidetzan.
Abuztuaren 23an, Euskal Herriko musika elektronikoaren historia eta iragana mahai inguru interesgarria antolatu dute. 1990eko hamarkadako eta 2000ko tokiko agenteekin izango da solasaldia. Ion Andoni del Amo Party & Borroka liburuaren egilea, Juan Carlos Sanchez Balearic beataren aita pontekoa, Xabier Erkizia soinu artista eta Oier Korta Txitxarro eta Erne/Itzela diskoteka ikonikoen kudeatzaile izandako.
Dantz Academy
Ikastaroek lekua izango dute Dantz Academyren baitan. Besteak beste, Alvaro Granda, Divorce from New York ezizenez ezaguna eta Reykjavik606 taldeko kideak, ikastaro magistral bat eskainiko du moduluen-sintesiaren inguruan.
Aste osoan zehar, erakusketak, filmak eta bestelako jarduerak antolatu dituzte baita ere. Hona hemen egitaraua osorik.