Etxebizitza eskubidearen aldeko kanpaldia antolatu dute irailerako Antiguan
Ehun mugimenduak kanpaldia antolatu du irailean Antiguako Sert plazan, Etxez etxe, bizitzaz bizitza, euskal errepublika da giltza lelopean, etxebizitzaren auziak sortzen dituen arazoak salatzeko. Mugimenduak gogoratu du plaza horretako alokairu sozialeko 522 etxebizitza Black Stone izeneko funtsari saldu dizkiola “1978ko erregimenean erabat murgilduta dagoen administrazio publikoak”.
Horri erantzunez, irailaren 22tik 24ra egingo den kanpaldian parte hartzeko deia luzatu die herritarrei, etxebizitza edukitzea oinarrizko eskubidea dela gogoratuz: “Etxerik gabe ez dago bizitzarik”. Mugimenduaren hitzetan, “euskal errepublika” da auzi hori konpontzeko “aterabidea”.
Eusko Jaurlaritzak Andia kalean dituen bulegoetara jo dute, Jaurlaritzari “arazoaren parte dela” egozteko. Jarraian ekintzaren bideoa ikusgai: