Harrera Sareak zaurgarritasun egoeran dauden gizonentzako udako arropa behar du
Hiritarron Harrera Sareak zaurgarritasun egoeran dauden gizonentzako materiala behar du, eta herritarren laguntza eskatu du horretarako. Gehienbat eskatzen dutena gizonentzako udako arropa, zapatilak eta txankletak dira, zehazki, 39-43 neurrikoak.
Dohaintza egin nahi duenak redacogidaciudadana@gmail.com helbidera idatzi edo 662-54 09 67 zenbakira deitu dezake, Harrera Sarearekin harremanetan jartzeko. Bestalde, ekarpen ekonomikoak egiteko aukera izango dute herritarrek, transferentzia kontu korronte honetara eginez: KUTXABANK ES44 2095 5013 7091 1957 7666, edo Bizum bidez, 00980 zenbakira.