Martuteneko geltokiaren kokapen berriari buruzko txostena eskatu dute
Espainiako Garraio eta Mugikortasun Ministerioak Martuteneko aldirietako geltokia lekualdatzeari buruzko txostena eskatu du. Ikerlanaren helburua Martutene erdigunetik hurbilago egongo den geraleku bat diseinatzea da. Lan horretan auzotarren eta erakundeen iritziak ere jasoko dituzte.
Txostenak ia 250.000 euroko aurrekontua izango du, eta hamabost hilabeteren buruan egin beharko da.