Nahia Zudaire, munduko txapeldunorde
Iñigo Llopis donostiarra bosgarren izan da bere kategorian.
Nahia Zudaire Zubietako igerilariak debuta egin zuten astelehenean Manchesterreko (Ingalaterra) Igeriketa Egokituko Munduko Txapelketan, eta zilarra lortu zuen 400 metro libreko proban, munduko txapeldunorde izatea lortuz.
Bere finalerdian denborarik onena egin zuen Zudairek: 05:10.90. Finalean, denbora hobea egin zuen (5:05.91), baina Xenia Palazzo italiarra bere aurretik gelditu zen (5:01.46). Emaitza baliotsua da Zubietakoarentzat, 2024ko Parisko Paralinpiar Jokoetarako txartela eman baitio.
Zudairek beste hainbat proba ditu aurretik Munduko Txapelketan: asteazkenean bular estiloko 100 metroko proban lehiatuko da, ostegunean estilo libreko 100 metrokoan, larunbatean lau estiloetako 200 metrokoan eta igandean lau estiloetako 4×100 proban.
Llopis, bosgarren
Iñigo Llopis igerilari donostiarra ere lehiatzen ari da Manchesterren, eta astelehenean Zudaireren proba berean lehiatu zen, bere kategorian. Bosgarren izan zen Llopis, 4:40.64 minutuko denbora eginda. Alberto Amodeo italiarra izan zen garailea (4:25.63). Gaur (hilak 1), bizkar estiloko 100 metroko proban lehiatuko da.