Txirrita Bertsolariaren kaleko igogailua itxita egongo da ostiral arte
Txirrita Bertsolariaren kaleko igogailua, itxita. Gaurtik hasi eta ostiralera bitarte, Txirrita Bertsolariren kaleko igogailua itxita egongo da, mantentze lanak direla eta. Igogailuan bertan ez, baizik eta bertara ailegatzeko pasabidean egingo dituzte lanak: egurrezko zola berrituko dute. Hori dela eta, bertako bizilagunek ezingo dute aipaturiko igogailua erabili, eta aldapatik edo eskaileretatik egin beharko dituzte joan-etorriak.


