Txirrita mendi lasterketako dortsalak agortu dira
Igande honetan jokatuko da Txirrita mendi lasterketaren lehen edizioa, eta aurreikusitako dortsal guztiak banatu direla jakinarazi dute antolatzaileek euren sare sozialetan. Lasterketak 16,7 kilometroko luzera izango du, 700 metroko desnibel positibo baino gehiagorekin. Goiz-goizetik Bull DJ-a arituko da giroa berotzen, eta lasterketa amaitzerakoan pintxoak eta zozketak ere egongo dira. Aurreko astean antolatzaileetako bati, Jon Alkizari, elkarrizketa egin zion IRUTXULOKO HITZAk.