Aurtengo Donostia Hiria torneoa, berritasun eta guzti
Atzo (hilak 1) aurkeztu zen Donostia Hiria pilota torneoa, eta berritasun nabarmen bat izango du aurten: hamabi urteren ondoren, bikoteak enpresa bereko pilotariek osatuko dituzte. Guztira, hiru partida jokatu dira: bi finalerdi eta finala.
Torneoa abuztuaren 29an hasiko da, Elordi-Zabaleta Altuna III.a-Rezusta partidarekin. Hurrengo egunean jokatuko da beste finalerdia: Jaka-Mariezkurrena II.a Peña II.a-Aranguren pilotarien artekoa. Bikote irabazleek irailaren 1ean jokatuko dute finala. Sarrerak dagoeneko salgai daude webgune honetan, 20 euro eta 40 euro arteko prezioan.