Gizon bat atxilotu dute Kontxa pasealekuan tratu txarrak egotzita
                    (Argazkia: Joseba Parron)                Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Kontxa pasealekuan semeari tratu txarrak ematea egotzita. Gertaera astearte honetan izan zen, 18:40 aldera. Segurtasun sailak ez du informazio gehiago zabaldu, baina gizon bat atxilotu izana baieztatu dio Efe agentziari, adingabe bati tratu txarrak emateagatik.
Atxilotua Ertzaintzaren komisariara eraman zuten.
								
								
							
					
		        	

