Noa & The Hell Drinkers taldeak prest dauka bere hurrengo diskoa
Irailean aurkeztuko dute lana, Donostian eta Bilbon.
                    Noa & The Hell Drinkers taldea osatzen dute Noa Egiguren abeslariak, Manu Gestido baxu jotzaileak, Paul San Martin pianistak, Gonzalo Portugal gitarristak eta Ibai Ros bateria jotzaileak. (Argazkia: Noa & The Hell Drinkers)                Noa & The Hell Drinkers blues-rock talde donostiarraren hurrengo diskoa laster gozatu ahalko da, irailean aurkeztuko baitute. Taldeak iragarri duenez, aurkezpen kontzertu bana eskainiko dute irailean Bilbon eta Donostian, eta dagoeneko Bilboko data iragarri dute: irailaren 16an joko dute Kafe Antzokian, The Half Nelsons taldearekin batera; sarrerak hemen erosi daitezke. Donostiako data oraindik ez dute iragarri, baina laster egingo dute iragarpena.
2016an jaiotako taldearen hirugarren diskoa izango da, Noa Voll Damn & The Hell Drinkers (2018) eta Craft Blues (2019) argitaratu ostean. Berriki, taldeak bere ibilbideko mugarri handiena lortu du: European Blues Challenge Europako blues txapelketa handia irabaztea.
								
								
							
					
		        	

