Bera Berak 2023-2024ko denboraldirako kamiseta aurkeztu du

Bera Bera 2023-2024ko denboraldirako motorrak berotzen ari da, eta prest ditu dagoeneko kamiseta berriak. Loretopean egin zuten aurkezpena ostegunean. Negua enpresak egin du kamiseta.
Ohiko legez, urdina eta laranja dira bi kolore nagusiak, Bera Beraren koloreak. Galtzei dagokienez, urdinak dira lehenengo ekipamenduan (urdinean), eta beltzak bigarrenean (laranjenean). Atezainak kamiseta arrosa erabiliko ditu gehien, baina beltza eta berdea ere erabili ahalko ditu.
Gaur (hilak 4) estreinatuko dute kamiseta berria, lagunartekoa jokatuko baitute Gaska kiroldegian, 18:30ean, CTHB taldearen aurka; 45 minutukoa izango da, talde frantziarrak baja asko dituelako.