Hamarnaka karabela portuges txiki jaso dituzte Kontxan
Goizean bandera gorria jarri dute karabelengatik, baina eguerditik horia dago jarrita berriz ere.

Azken egunotan Donostia eta euskal kostalde guztia jo duen Patricia denboraleak karabela portuges ugari ekarri ditu. Oraingoan, ordea, gehienak tamaina txikikoak izan dira, gozoki baten tamainakoak; udaleko iturriek azaldu dutenez, hamarnaka jaso dituzte Kontxan; 100 inguru. Txikiak izanda, zailagoa da ikustea, baina horiek ere ziztatzen dute.
Se están recogiendo numerosas pequeñas carabelas portuguesas, del tamaño de un caramelo y difíciles de ver..pero pican. Es importante respetar la bandera roja para no tener luego que lamentar consecuencias, ha dicho el concejal de Servicios Urbanos @CarlosgarciaPse pic.twitter.com/Rgmt74tsZV
— SocialistasDonostia (@SocialistasDono) August 4, 2023
Hain zuzen ere, 14 urteko neska batek karabela portuges baten ziztada pairatu du Kontxan goizean –besoak eta aurpegia ziztatu dizkio–, eta, ondorioz, bandera gorria jarri dute. Izan ere, gogoratu behar da udalak berriki onartutako protokoloaren arabera, ziztada bat erregistratzen denean, bainua debekatzen da. Hala ere, eguerdirako horia zegoen jarrita berriz ere Kontxan.