Pilotari profesional ohien arteko partida, 75. urteurrena ospatzeko
(Argazkia: Kirolzale) Abuztuaren 8an hasiko da 75. Antiguako Pilota Txapelketa, eta urteurren hori ospatzeko pilotari profesional ohien arteko partida antolatu dute. Jaialdia larunbat honetan izango da, abuztuaren 5ean, 11:00etatik aurrera. Sarrerak 5 euroan egongo dira salgai, eta 10:00etatik aurrera erosi ahalko dira leihatilan.
Jaialdia Antiguako pilota eskolako gazteen arteko lehiarekin hasiko da: Basurko-Azkarate Larrañaga-Mujika bikoteak nor baino nor gehiago ariko dira. Ondoren izango da profesional ohien artekoa: Bengoetxea VI.a-Koka Saralegi-Eulate.


