Presoen eskubideen alde mobilizatuko dira
Etxerat elkartearen mobilizazio bat Donostian. Azken urteotan egin duen moduan, Etxerat elkarteak euskal presoen eskubideen aldeko giza kateak antolatu ditu abuztu honetan ere. Igandean (hilak 6) izango dira, eta, guztira, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Lapurdiko hamabost hondartzatan egingo dituzte mobilizazioak. Donostiakoa 12:00etan izango da, Nautikotik hasita.



