Aste Nagusiko 20.000 zapi banatuko dituzte
Aste Nagusiko zapien aurkezpena. (Argazkia: San Sebastian Shops) Heltzear da Donostiako Aste Nagusia, eta, urteroko legez, hiriko bandera daramaten zapiak banatuko dituzte jaietarako. San Sebastian Shops erakundeak banatuko ditu zapiak, Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko Sailaren, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren, Lurraldebusen eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Sailaren bidez.
Guztira, 20.000 zapi banatuko dizkiete “donostiarrei, bai eta Aste Nagusian gurera etorriko diren bisitariei ere”, Shopsen hitzetan. Zapiak No es no/Ez ezetz da leloa izango dute idatzita, “emakumeen aurkako edozein eraso eta indarkeria mota arbuiatzeko”.
Hainbat modutan banatuko dituzte zapiak. Lurraldebusek, esaterako, bere autobusetako erabiltzaileen artean banatuko ditu hilaren 12an, Aste Nagusia hasten den egunean. Bestalde, Zaharrean Parte Zaharreko merkatarien elkarteko establezimenduetan ere banatuko dituzte, eta San Sebastian Shopsek berak San Martzial kalean (2. zenbakian) duen bulegoan banatuko ditu.


